ELKARBIZITZA

Iruin, De Prada eta Lamarca gaur Tolosan, Elkarbizitza Foroan

Mahai ingurua egingo dute 19:00etan udaletxean, Garbiñe Biurrun epaileak zuzenduta.

De Prada. MARTA JARA / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 14a
19:16
Entzun

Iñigo Iruin abokatuak, Jose Ricardo de Prada Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eta Carmen Lamarca Zigor Zuzenbideko katedradun eta Carlos III. Unibertsitateko irakasleak mahai ingurua egingo dute gaur, Tolosako udaletxean (Gipuzkoa), 19:00etan, hango Bizikidetza Foroak antolatuta.

Legearen eta Justiziaren erantzuna indarkeriaren aurrean. Denak balio al du? izenburupean ariko dira hirurak, Garbiñe Biurrrun epaileak zuzenduta.

De Pradak eta Lamarcak Euskal Herriarekin badute loturarik. Gregorio Peces Barba Madrilgo Carlos III.a unibertsitateko errektore zela, ez zion utzi Carmen Lamarca irakasleari Joan Mari Torrealdai auzipetuaren abokatu izaten, gaiak "terrorismoarekin" lotura zuela argudiatuta. Udalbiltza auziaren absoluzioa txalotu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.