Zazpi urte beteko dira bihar, Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak Angel Berrueta okina hil zutela Iruñeko Donibane auzoan lan egiten zuen okindegian. Berruetaren auzokideek ongi gogoan dute egun hura, eta urtero bezala, lagun erailaren omenezko ekitaldia egingo dute bihar, 12:30ean, Martin Azpilikueta kalean.
Omenaldia aurkezteko atzo egindako agerraldian, antolatzaileek adierazi zuten ekitaldia«Angelek behar eta merezi duen adorea eta aitorpena» lortzeko erabiliko dutela, baina baita Berrueta-Mañas familiak bizi duen injustizia salatzeko ere.
Izan ere, Donibaneko auzokideek azaldu zutenez, Berruetaren hilketagatik kondenatutako bi lagunek kartzelatik irteteko baimenak dituzte 2007tik eta 2009tik, hamabost eta hogei urteko kartzela zigorra ezarri zieten arren. Gainera, indultu eskaerak ere egin dituzte, eta Jose Miguel de la Peñak hirugarren gradua ere eskatu du, zigorraren erdia bete gabe duen arren. Irailean beteko du zigorraren erdia, eta Donibaneko auzokideak beldur dira hirugarren gradua emango dioten. Hori salatu zuten atzo.
Iruñeko auzokideek Angel Berrueta omenduko dute bihar
Hilketaren zazpigarren urteurrenean, hiltzaileek kartzela baimenak dituztela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu