Iruñeko bidegorrien egoera «negargarria» salatu dute
IRUÑEA. Trinidad Remirez 60 urteko iruindarraren heriotzaren atzean bizikleta bidearen diseinu «negargarria» dagoela salatu du Ekologistak Martxan-ek. Ezbeharra aurreko astean gertatu zen, Iruñeko Gaiarre kalean. Kale horretan autoek bidegorriaren ondoan aparkatzen dutela salatu du Ekologistak Martxan-ek, eta auto gidariek atea irekitzean bidea oztopatzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu