Iruñeko espetxe zaharra ez botatzeko eskatu dute
IRUÑEA. Iruñeko lehengo espetxearen eraikina bota aurretik zerbaitetan erabil daitekeen aztertzeko eskatu du Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotzi Itziar Gomezek. Esan duenez, «patxadaz eta presarik gabe» azter dezakete eraikin hori zertarako baliatu, eta ohartarazi du beste hiri batzuetan kartzela zaharrak eraitsi ordez erabilgarri egin dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu