Sutea

Iruñeko etxe batek su hartu du, eta emakume bat hil da

Zapateria kalean izan da jazoera; su hartutako etxeko hamabost bizilagun artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuek

Berria
2016ko urriaren 1a
14:21
Entzun

77 urteko andrazko bat da sutearen ondorioz hildakoa, eta itxura guztien arabera, bakarrik zegoen etxean garrak zabaldu zirenean. Artatu behar izan dituzten gainerako bizilagunen artean lau erietxera eraman behar izan dituzte, bertan artatzera. Kea arnasteak eragindako arazoengatik behar izan dute laguntza bizilagunek. 

Sutearen berri gaur egunsentian izan dute larrialdi zerbitzuek, 06:10 aldera. Suhiltzaileek berehala atzeman dute lehen solairuko etxe bat zegoela sutan, eta hantxe bizi zen, hain justu ere, hil den emakumezkoa. Bertara sartzea lortu dutenerako, hilotz zen. Kea arnasteagatik hil dela uste da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.