Iruñeko Udalak inkesta bat egin du datorren ikasturtean seme-alabak haur eskoletara eramango dituzten gurasoen artean. Izena ematean horien %61,5 gaztelerazko ereduaren alde egin dute, eta %37,7 euskarazko eredua aukeratu dute. Iruñeko Udalak datorren ikasturtean euskarazko plaza gehiago eskainiko ditu, baina, hala ere, ez da nahikoa izango eskari horri aurre egiteko.
Datorren ikasturtean 0-3 urte arteko haurrentzako plaza guztien %27 euskaraz izango dira, eta gaztelerazkoak %73. 17 haur eskoletatik 4tan eskainiko da euskarazko eredua. Gaur egun bi baino ez dira.