Presoen sakabanaketa

Iruñeko manifestaziora joateko deia egin dute Sarek eta Etxerat-ek

Autobus geltoki zaharretik abiatuko da martxa, eguerdiko hamabietan.

Sakabanaketaren aurkako manifestazioa antolatu dute Sarek eta Etxeratek iganderako.. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 17a
19:34
Entzun

Igande eguerdian Iruñean egingo den martxarekin bat egiteko eskatu diete herritarrei Sareko kide Aitor Etxeberriak eta Etxerat-ek. "Nazio Batuen Erakundeak berak aitortzen du kartzeletako arduradunek bermatu behar dutela presoaren eta haren senideen arteko harremana, eta horretarako presoak bere etxetik 'arrazoizko distantziara dagoen kartzela batean' egon behar duela", gogorazi du Etxeberriak. Bi erakundeek salatu dute, beste toki batzuetan ez bezala, euskal presoen kasuan ez dela betetzen Europako legea. "Halaxe salatu dugu herritarren laguntzaz plazaratutako Sakabanaketaren liburua-n".

Egoera hori salatu eta sakabanaketa amaitzeko eskatzeko, manifestaziorako deia egin dute. Bi erakundeek nabarmendu dute, bestetik, Nafarroan soilik 58 direla sakabanaketa euren azalean bizi dutenak. Hala, manifestazioaren leloa honako hau izango da: Herritarron garaia da, gure ordua da, unea heldu da, Stop dispertsioa.

Protesta horrekin bat egin dute Nafarroako hainbat pertsona ezagunek ere, besteak beste, Mirentxu Purroy eta Gaizka Aranguren kazetariek eta Miren Zabaleta abokatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.