AUZITEGIAK

Iruñeko Udalak auzitara joko du, artikulu batean Asiron ETAko kidetzat jo dutelako

Eduardo Inda Iruñeko kazetariak Okdiario atari digitalean idatzitako artikulu baten harira salatuko dute.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea, udaletxean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 1a
15:15
Entzun

Joan den larunbatean argitaratu zuten artikulua, eta hala zioen Indak, gaztelaniaz: "No es precisamente ocioso recordar que el etarra Asirón es alcalde de Pamplona(...)" —"Ez da alferrikakoa aipatzea Asiron ETAkidea Iruñeko alkate dela (...")—.

Udaleko zerbitzu juridikoek ontzat jo dute auzitara jotzea, iritzita "adierazpen askatasunaren eskubidea gainditu" egin dela eta posible dela artikulu hori argitaratzearen arduradunek Zigor Kodean jasotako arau hauste bat egin izana.

Atzo bertan argitaratu zuen Naiz.eus atariak Indak berak inputatu gisa deklaratu beharko duela Gara egunkaria ETArekin lotzea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.