ETXE KALERATZEAK

Iruñeko Udalak etxe kaleratzeak egiten dituzten bankuei ohartarazi die harremanak alda ditzakeela

Etxegabetzeak murrizteko, banku ugaritako ordezkariekin bildu da Joseba Asiron alkatea.

Udaleko eta bankuetako ordezkariak, bilduta. IRUñEKO UDALA
2016ko otsailaren 5a
12:37
Entzun

Negoziatzeari uko eginda edo aurretik udalari jakinarazi gabe etxe kaleratzeak gauzatzen dituzten bankuekiko harremana alda lezake Iruñeko Udalak. Hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituzten herritarren egoeraz hitz egiteko, bilera egin dute Iruñeko Udalak eta hainbat bankuko ordezkariek, eta hor egin die oharra udalak.

La Caixa, Ibercaja, Bankia, Rural, Laboral Kutxa, Kutxabank, BBVA, Sabadell, Popular, Santander eta Caja Españako ordezkariak izan dira bileran; udalaren ordezkari gisa, berriz, Joseba Asiron alkateak, Joxe Abaurrea Etxebizitza zinegotziak eta Edurne Egino Gizarte Ekintzako zinegotziak hartu dute parte.

Etxe kaleratzeak saihesteko protokolo bat sortzea izan da bileraren helburua, besteak beste udalaren bitartekari lanak indartuz. Gainera, udalak gogorarazi du 300 bat lagun daudela premiazko irtenbide baten beharrean, Nafarroako hiriburuan badirela hutsik dauden etxebizitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.