Iruñeko Udaleko osoko bilkuraren erabakia bete gabe jarraitzen du UPNk

Txarteletan euskara eta gaztelania garrantzi berarekin erabili behar direla erabaki zuten alderdiek martxoan

Erredakzioa
Iruñea
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Martxoaren 16ko Iruñeko Udaleko osoko bilkurak erabaki argia hartu zuen: kaleko seinaleetan euskarak eta gaztelaniak garrantzi berarekin agertu behar dute. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztutako propoasema PSNk ere babestu zuen. Iruñeko Udalak, ordea, osoko bilkuraren erabakiari entzungor egind io. Bizikletentzako aparkaleku batean txartela jarri du, bideokamerek grabatutako lekua dela adierazteko, eta gaztelaniazko idatziak euskarazkoak baino leku nabarmenagoa du. Arrotxapea auzoan, berriz, Inguruman (sic) idatzi dute Ingurumen Heziktearen Museoan. Administrazioan Euskaraz taldeak zuzentzeko eskatu dio udalari, baina hark uko egin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.