Epaiak dionez, inputatutako zortzi lagunetatik bost trenbidera jaitsi ziren, "Frantziako AHT-aren kontra protesta egiteko". Hala ere, epaiaren arabera, ez da frogatu "instalazioetara sartzeko hesia puskatu" zutenik, eta ezta "beraien presentziarekin trena geldiarazi" zutenik ere.
Beraz, "desorden publiko" delitua frogatu gabe dagoela iritzi dio epaileak. Hala ere, epaian azpimarratzen denez, beste delitu batengatik zigortu zitezkeen inputatuak.
Orain, errekurtsoak jartzeko aukera dago. Beraz, epaia ez da irmoa.
AHT
Irunen AHTa gerarazteagatik epaitutako 8 lagunak absolbitu dituzte
Frantziako tren sareko AHTaren kontrako protesta egin zuten zortzi lagunek, 2003an Irunen. Fiskalak 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen horietako bakoitzarentzat, pasa den hilaren 6an egindako epaiketan. Fiskalaren arabera, zortzi lagun horiek trena gelditu zuten, eta "desorden publikoak" eragin zituzten. Defentsako abokatuak, bestalde, absoluzioa eskatu zuen, deliturik ez zutela egin esanda. Donostiako Auzitegi Probintzialak absolbitu egin ditu zortziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu