Martxoaren 2an, 24 urteko gazte bat hil zuten Irunen (Gipuzkoa) labankadaz. Kolon pasealekuaren inguruan izan ziren gertakariak, goizaldean. Hilketa horren ustezko egilea atxilotu egin zuten joan den ostegunean Frantziako hiri batean, Irundik 500 kilometrora. Hiru emakume ere inputatuta daude, ustezko hiltzailea Irungo etxe batean ezkutatzea egotzita. Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ustezko hiltzaileak Frantziara ihes egin zuen hilketaren ostean.
Gizartea
Irunen ustez gazte bat hil zuen gizona atxilotu dute
Frantziako Poliziak egin du atxiloketa, Chateauroux hirian (Frantzia). Ertzaintzarekin elkarlanean ari da Frantziako Polizia ikerketa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu