irungo alardea

Irungo alkateak Alardean "gertatu ahal izan diren" erasoak gaitzetsi ditu

Irungo (Gipuzkoa) alkate Jose Antonio Santanok (PSE-EE) jaietako "normaltasuna" nabarmendu du gaur. Prentsa ohar baten bidez Santanok Irungo jaietan izandako "bizikidetza giroa" azpimarratu du. Halaber, "gertatu ahal izan diren" erasoak gaitzetsi ditu eta hurrengo urteetan berriz ez gertatzeko eskaera zabaldu du. San Martzial egunean emakumeek berdintasunean parte-hartzea bermatzen duen Alarde mistoa eragozten saiatu ziren Alarde tradizionalaren aldeko zenbait herritar.

2004ko uztailaren 7a
15:10
Entzun
Jose Antonio Santano Irungo alkateak gaitzetsi egin ditu joan den San Pedro eta San Martzial jaietan herrian izandako erasoak. Santanok dio "gertatu ahal izan diren" erasoak penatzen eta gaitzesten dituela. Hala ere, Irungo alkatearen ustez jaietan izandako normaltasun egoera nabarmentzekoa da: "milaka lagunek giro onean, adeitsuki eta errespetu osoz hiriko kale eta plazak betez ".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.