Independentisten bilgune izan nahi duten Independentistak sareak Aberri Egunerako prestatu dituen ekitaldiei buruzko xehetasunak eman ditu gaur. Duela aste batzuk iragarri zuten bezala, Irun eta Hendaia artean ospatuko dute. Zehazki, bi adarrek osatuko dute manifestazioa: Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekutik abiatuko da bat, 11:30ean. Bestea, ordu berean, baina Irungo Txanaleta plazatik. Bidasoa gaineko Santiago zubian elkartuko dira bi adarrak, eta, ondoren, han ondoan, Ficobako zabalgunean egingo dute ekitaldi nagusia.
Independentistak-eko kideek agertu dutenez, jai giroan ospatu nahi dute Aberri Eguna, eta horretarako, trikitilari, txaranga, txistulari eta bestelako animatzaileei dei egin diete ekitaldian pare hartzeko. Hala erabakiz gero, [email protected] posta helbidean antolatzaileekin harremanetan jartzea komeni dela agertu dute.
Era berean, Aberri Eguna "herritarren" jaia dela azpimarratu dute, eta, ondorioz, herritarrek izan behar dutela ekitaldiaren muina, antolaketan zein parte hartzean. Orain arte 6.700 lagunek egin dute bat Independetistak-en egitasmoarekin.
Politika
Irungo Ficoba zabalgunean egingo du Independentistak sareak Aberri Eguneko ekitaldi nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu