Erasoa
Irungo Santiagoko mugan dagoen Oteizaren monolitoari pintadak egin dizkiote
Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan —administratiboko Espainiako eta Frantziako estatuak banatzen dituen Santiago zubian— dagoen Jorge Oteizak egindako monolitoari pintadak egin dizkiote bart gauean. 'France' jartzen duen lekuan 'Lapurdi' ezarri dute, eta 'Gipuzkoa' 'Espainia'-ren ordez. 2001. urtetik monolotioari margoak egiten dizkioten laugarren aldia da.
1966an ezarri zuten Oteizaren monolitoa, hain zuzen, zubia bera zabaldu zutenean. Hala ere, 2001eko uztailean konponketa handiak egin behar izan zizkioten, norbaitzuk hondatu egin baitzuten Oteizaren artelana. Harrezkero, beste hirutan ere egin dizkioten pintadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu