AitorElizegi sukaldari ezaguna eta Isabel Isazelaia Algara konpartsako kidea izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Biek Bilboko jaiei hasiera ematea ohore bat dela esan dute. Elizegik Aste Nagusian zehar tabernetan lanean ariko diren lagunekin partekatu nahi izan du pregoilari izatearen saria.
Datorren larunbatean, arratsaldeko bostetatik aurrera, Arriaga enparantzan fanfarreak ariko dira festen hasiera girotzen. Baina arratsaldeko zazpiak arte itxaron beharko da Aitor Elizegi sukaldariaren pregoia entzun ahal izateko. Behin honek bere lana amaituta, Isabel Isazelaiak botako du Aste Nagusiaren hogeita hamargarren edizioari hasiera emango dion txupina.
Bestalde, ohorezko bilbotar izendatuko dute Santiago Diaz, El perro Chico jatetxeko jabea Arriaga antzokian larunbateko arratsaldeko seietan egingo den harreran.
Festak
Isabel Isazelaia eta Aitor Elizegi izango dira Bilboko Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria
Datorren larunbateko arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera Aste Nagusiaren hogeita hamargarren edizioari. Aurten, Santiago Diaz izendatuko dute ohorezko bilbotar, Arriaga antzokian larunbatean izango den ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu