gernikako bonbardaketa

Isilik eta geldi, bonbardaketan hildakoak gogoratzeko

Gernika-Lumoko bonbardaketaren 76. urteurrena da gaur, eta hainbat ekitaldi izan dira, tartean, Gernika sariak emateko ekitaldia eta lore eskaintza. 'Busturialdeko Hitza'-k webgunean jaso ditu. Bideoa: sirenak, arratsaldean (Busturialdeko Hitza). [YouTube]http://youtu.be/blL_886GuuM[/YouTube]

Busturialdeko Hitza
2013ko apirilaren 26a
17:33
Entzun

Aurten ere hainbat eta hainbat herritarrek egin dute bat Gernika 4 minutuperformance herrikoiarekin. 15:45ean, kanpai eta sirena hotsak entzuten ziren bitartean, oroitzeko, pentsatzeko, aiton-amonek eta gurasoek kontatutakoa gogoratzeko tartea hartu dute gernikarrek. Eriabarrena, San Kristobal plaza eta Errenteriako zubia izan ziren Kultura Batzordeak isil eta geldiunea egiteko proposatutako lekuak, baina leku horietan ez ezik, beste gune batzuetan ere egin dute geldiunea gernikarrek.

Gernika-Lumoko EAJk bonbardaketaren garaiko alkate Jose Maria Labauria omendu du, haren eskulturari loreak eskainiz. EAJk azaldu duenez, Labauria eta Agirre lehendakaria izan ziren Bilbo Irratiaren bidez erasoaren erantzuleak nortzuk ziren esan zuten lehenak: "Gernika ez zuten gure gudariek sutu, hondamendia atzerriko hegazkinek eragin dute".

Ekitaldiak, atzotik

Gaur bete dira 76 urte Alemaniako Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuenetik, baina ekitaldiak aurretik hasi ziren. Atzo, bonbardaketaren 76. urteurrenaren bezperan, Nagasakiko (Japonia) eta Dresdengo (Alemania) bonbardaketetatik bizirik iraun zutenak hartu zituen Jose Mari Gorroño alkateak. 12:00etan egin zien harrera, udaletxean. Ekitaldian bakearen aldeko hitzarmena sinatuko dute Hiroshimarekin (Japonia).

Urteurrenarekin bat eginez, Gernika-Lumoko Udalak Picassoren Gernika koadroa Gernikara ekar dezaten sinadura bilketa hasi duChange.org webgunean, 50.000 sinadura biltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.