Israelek aire erasoa egin du Gazan

Ez da zauriturik izan eraso horretan.

2007ko ekainaren 20a
17:55
Entzun
Israelgo Armadak Gazaren iparraldea (Palestina) erasotu du gaur airez. Beit Hanun herriaren ondora misil bat bota dute israeldarrek, baina ez da zauriturik izan. Palestinarrak Sderot Israelgo herria erasotzen ari zirela ikusi dutenean, eurek ere palestinar ekintzaileen gunera erasoa egitea erabaki dutela esan du Armadaren bozeramaile batek.

Bart gauetik Gazan hainbat tokitan sartu dira israeldar soldaduak, eta palestinarrek aurre egin diete. Borroken ondorioz, zazpi palestinar hil egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.