Israelek Europako Batasunari eta AEBei esan die Egipto ez dela egonkortuko armadak egiten ez badu

2013ko abuztuaren 19a
16:56
Entzun

Israelek gaur esan du armadak soilik egonkortu dezakeela Egipto. Europako Batasunari eta AEBei mintzatu zaie, eta armadarena beste aukerarik ez dela adierazi du. "Gertatu dena babestu gabe, garbi dago ordena militarrak soilik ezar dezakeela egonkortasuna. "Nork bermatuko du egonkortasuna bestela, Anaia Musulmanek?", galdetu du. Bide batez, eskatu die Egipto "anarkian eror ez dadin" zerbait egiteko.

"Lehenbizi, errealista izan behar da, eta, ondoren, idealista. Beharrezkoa da armadak egoera baretzea ondoren eskubide zibilen eta demokraziaren bidea hartzeko", esan du Israelgo Gobernuaren goi kargudun batek —izena gorde nahi duela diote albiste agentziek—. Ofizialki Israelek ez du Egipton esku hartzea nahi, baina hainbat adituk diote Israelen ustez beharrezkoa dela gobernu militarra babestea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.