euskal herria

Israelek Gazan sartzea ukatu dio Eusko Legebiltzarreko parlamentari talde bati

Giza Eskubideen Komisioko parlamentariak dira. Euskal Herritik bidalitako diruarekin egindako inbertsioen egoera ikustera joan dira. Gazarako flotillaren parte den 'Gernika' ontziko hainbat kidek Espainiak Atenasen duen enbaxada okupatzen jarraitzen dute.

2011ko uztailaren 6a
17:09
Entzun

PSEk bidalitako prentsa oharraren arabera, Israelek Gazan sartzea ukatu dio Eusko Legebiltzarreko parlamentari talde bati. Delegazioak Euskal Herritik bidalitako diruarekin egiten ari diren inbertsioak ikusi nahi zituen. Parlamentuko kideak inguru horretan lanean ari diren GKEetako ordezkariekin batera joan dira. Inbertsioen egoera aztertzeaz gain, bidaiaren helburu nagusia palestinar herrian giza eskubideen egoera zein den ikustea zen.

Giza Eskubideen Komisioko parlamentariak dira Gazara joan direnak. Bidaia antolatu dutenak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa izan dira. Delegazioak esan du palestinar herriak bizi duen blokeo egoera "izugarria" dela; exijitu du blokeoarekin eta bidegabeko sartze-ateratze baimenekin amaitzeko.

Gernikako hainbat kidek Espainiako enbaxadan jarraitzen dute, Atenasen

Gernika ontziko 30 kide inguruk Espainiak Atenasen duen enbaxada okupatzen jarraitzen dute. Okupazioa modu baketsuan burutzen ari dira; azaldu dutenez, ez dute inongo momentuan enbaxadaren funtzionamendua oztopatu.

Okupazioa mantenduko dute Gernika ontzia Mediterraneoko uretan aske ibiltzea lortu arte. Ekintza honen bidez Espainiako Gobernua "behartu" nahi dute Greziari presioa egitera, Gernika ontziaren eta bertako kideen mugimendu askatasuna baimen dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.