Ekialde Hurbila

Israelgo armadak egindako bi erasotan lau militante palestinar hil dituzte militarrek

Israelgo armadako militarrek lau militante palestinar hil dituzte gaur goizean, bi Gazako mugan dagoen El Bureij errefuxiatu gunean eta beste bi Hebronen. El Bureijen hildako bi kideak Hamas talde armatukoak ziren eta Hebronen hildakoak berriz, Jihad Islamikoko taldekoak. Militarrek militante palestinarren hainbat etxebizitza suntsitu dituzte gaur goizean egindako erasoetan.

2003ko irailaren 25a
15:45
Entzun
El Bureijenhildako Jihad Islamiko taldeko Jauad Shain dela esan dute militarrek, baina iturri palestinarren arabera, hildakoa Nur Abu Aramana. Militarrek hildakoaren etxea inguratu zuten tanke blindatuak eta helikopteroak erabiliz eta kontraerasoan sei israeldar zauritu zituen. Lekukoen arabera, beste hildakoa Hamas taldeko 25 urteko Mohamed Akel da.

Israelgo armadaren iturriek diotenez, azken egunetan judutarren hainbat asentamendu erasotu ditu palestinarren erresistentzia armatuak, eta horren ondorioz etorri dira erasoak. Horrez gain, militarren aurka eraso egiteko 40 eta 50 kilo arteko bi lehergailu indargabetu dituzte armadako artezilariek Gazan.

Bestalde, Hebronen Jihad Islamikoko Siab Shueiki eta Abed el-Rahim Salahme hil ditu Israelgo armadak. Militarren arabera, hildako bi kideak Jihadeko buruak ziren lur eremu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.