Palestinako iturrien arabera, hildakoetako bi Hamaseko kideak dira. Batetik Hussam Abu Hirbid ministro baten bizkarzaina eta bestetik Ahmed Shaadat 18 urteko gaztea. Hirugarren hildako bat Mohammed Zuweidi polizia palestinarra izan daitekeela adierazi dute. Beste hiru hildakoak ez dituzte identifikatu baina tartean zibilen bat egon daitekeela uste dute aipatutako iturriek.
Israelgo Armadak Gaza iparraldean burutu duen operazioaren ondorioz, 35 lagun zauritu dira. Gehienak ekintzaileak direla esan duten arren tartean emakume bat eta 11 urteko haur ere badaudela azaldu dute. Gainera, osasun zerbitzuetako iturrien arabera, hildakoen kopuruak gora egin dezake. Izan ere, soldadu israeldarrek ez diete pasatzen uzten zauritu ugari egon daitezkeen eraikin batera.
Israelgo Armadaren operazioa Beit Hanun herrian
Israelgo Armadako soldaduak ibilgailu eta guzti sartu dira egusentian Gaza iparraldean dagoen Beit Hanun herrira. Tiroak izan dira soldadu israledarren eta armak zituzten palestinarren artean. Israelgo Armadako irratiak zabaldu duenez, tiroketek luze iraun dute.
Israelgo Armadako bozeramaile batek jakinarazi du operazioa hainbat egunetan luzatu daitekeela.
ekialde hurbila
Israelgo Armadak sei palestinar hil ditu Gazan
Haaretz egunkariak iturri palestinarrak aipatuz plazaratutako datuen arabera, gutxienez sei palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelgo Armadak Gaza iparraldean. Antza denez, hildakoetako bi Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko kideak dira. Zauritu gehienak ekintzaileak direla adierazi dute iturri palestinarrek. Hala ere, emakume bat eta 11 urteko haur bat ere zaurituta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu