Ospakizun eta festa giroan alardea egin dute gaur Irunen 1522an herriko miliziek Frantziako armadaren aurrean lortu zuten garaipena oroitzeko. Aurten ere bi alarde izan dira, tradizionala eta mistoa; istilurik gabe igaro dira biak. Alarde tradizionala 7:40ean abiatu da eta mistoa bestalde, 10:10ean Urdanibia plazatik. Desfile biek elkarrekin bat ez egitea zuen helburu Eusko Jaurlaritzak agindutako ordutegiak.
Jose Antonio Santano Irungo alkatearen irudiz, ospakizun eguna “erabat lasaia” izaten ari da.Bere hitzetan, “ziur aski azken urteotako alarderik onena izango da, lasaitasunari eta errespetuari dagokionez”.
Alarde tradizionalean 8.000 pertsona inguru atera dira eta alarde mistoan 1.000 inguru. 2007ko alardeek ibilbidea aldatu dute lanen ondorioz. Sargia kaletik pasa eta kalea inguratuko dute aurtengoan. Arratsaldean,18:30ean eta 19:45ean irtengo dira alarde tradizionala eta mistoa hurrenez hurren.
Irungo alardea
Istilurik gabe igaro dira alarde mistoa eta tradizionala
Aurten ere bi alarde izan dira. Tradizionala 7:40ean abiatu da eta mistoa berriz 10:10ean, biak elkarrekin ez nahasteko. Irungo alkate Jose Antonio Santanoren irudiz, “ziur asko azken urteotako alarderik onena izango da 2007koa, lasaitasunari eta errespetuari dagokionez”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu