Errepideak

Istripu baten ondorioz N-1 itxita egon da bi orduz Legorreta parean

Bi kamioik eta auto batek elkar jo dute tunel baten barruan, eta kamioetako bateko gidaria Donostia Ospitalean ingresatu dute zaurituta. Suhiltzaileek atera behar izan dute. 2 kilometro inguruko ilarak sortu dira.

2008ko irailaren 12a
17:56
Entzun
Eguerdiko hamabiak aldera istripu handia gertatu da N-1 errepidean, Legorreta (Gipuzkoa) parean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko bi kamioik eta auto batek elkar jo dute tunel batean, eta kamioietako bateko gidaria harrapatuta geratu da ibilgailu barruan. Suhiltzaileak atera behar izan dute hondakin artetik, eta Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.

Halaber, ibilgailuak traban geratu dira, eta errepidea itxi egin behar izan dute Gasteizerako noranzkoan bi orduz. 2 kilometro inguruko ilarak izan dira une batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.