Errepideak
Istripu handi baten ondorioz ilarak N-1ean, Itsasondo parean
Goizeko lehen orduan bi kamioik eta bi autok elkar jo dute N-1 errepidean, Itsasondo (Gipuzkoa) parean. Hori dela-eta, eguerdia arte trafikoa etenda egon da Gasteizko norabidean. Hiru lagun zauritu dira.
Gasteizera zihoan kamioi batek artaziarena egin du Itsasondo parean eta errepidearen gurutzatuta geratu da. Beste kamioi batek eta bi autok istripua izan dute kamioi horren eraginez. Hiru lagun zauritu dira ezbeharrean eta osasun zerbitzuetako kideek erietxera eraman dituzte. Goiz guztian auto ilara luzeak izan dira N-1ean, inguru horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu