Errepideak

Istripua eragin eta alkohol tasa hirukoizteagatik atxilotu egin dute gidari bat Bilbon

Bi auto jo zituen atzo berearekin, eta hiru lagun zauritu ziren talkaren ondorioz.

2007ko abuztuaren 9a
15:07
Entzun
Auto gidari bat, 34 urteko gizonezko bat, atxilotu zuen atzo arratsean Bilboko Udaltzaingoak, istripua eragiteagatik eta gidatzeko baimendutako alkohol tasa hirukoizteagatik.

Udaltzaingoko iturriek agertu dutenez, atzo 19:00ak aldera, 34 urteko L.M.H.O.k istripua izan zuen Montevideo etorbidean: errepideko erdibitzaile bat jo zuen lehendabizi, eta, ondoren, semaforo batean geraruta zeuden bi auto. Talkaren ondorioz, haurdun dagoen emakume bat, gizonezko bat eta 9 urteko neskato bat zauritu ziren, familia berekoak, eta Basurtuko erietxera eraman behar izan zituzten.

Alkoholemia kontrola egin ziotenean 0,71ko tasa eman zuen istripua eragin zuen gidariak, baimendutako 0,25 baino ia hiru aldiz gehiago. Ondoriotz, atxilotu egin zuten udaltzainek trafiko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.