Istripua izan da Izaban, eta motor gidari bat zendu da
IZABA. Motorzale bat hil zen atzo NA-137 errepidean, Izabatik gertu (Nafarroa). SOS Nafarroak emandako datuen arabera, 11:00 aldera izan zen ezbeharra. Hildakoa beste motorzale batzuekin zihoan, Izabarako noranzkoan. Gidatzen zuen motorrak, bidetik irten, eta babes hesi baten kontra jo zuen. Han hil zen. Biktimak28 urte zituen, eta Pariskoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu