N-1ean izan da istripua, Gasteizerako bidean, 432. kilometroan, Tolosa parean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, bobinak zeramatzan kamioi batek auto baten aurka jo eta bobinetako bat gainera erori zaio. Suhiltzaileek joan behar izan dute bidaiariak ateratzera.
Istripua izan eta berehala erabat itxi dute N-1a, baina gerora bide bat zabaldu dute.