Astelehen iluntzean, bederatziak aldera, izan zuen errepide istripua Antxon Sasiain Oskarbi Jauregiren bikotekideak. Soto del Realgo (Madril, Espainia) kartzelatik itzuleran Araban zen, Armiñon eta Gasteiz artean, aurretik zihoan kamioi bati askatutako gurpila jo zuenean. Sasiainek ez zuen minik hartu, baina autoa oso hondatuta geratu zen.
Askatasunak salatu du ezbehar hori Espainiako Estatuaren sakabanaketa politikaren ondorio dela, eta dagoeneko 12 direla aurten joan-etorri horien ondorioz presoen senideek izan dituzten istripuak. Ezbehar horietan 25 senide eta lagun zauritu dira.
Oskarbi Jauregi Euskal Herritik 445 kilometrora daukate preso.
Presoak
Istripua izan du preso baten bikotekideak, bisitatik bueltan zetorrela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu