Bi lagunek istripua izan zuten atzo Usurbilgo preso bat bisitatu ondoren, Etxeratek ohar baten bidez jakitera eman duenez. Ramon Uribe Navarro bisitatzen izan ziren Salamancako (Espainia) espetxean, eta bueltakoan izan zuten istripua Miranda Ebro (Burgos, Espainia) inguruan.
Errepidean zegoen zerbait saihesten saiatu zirenean bertako mediana jo zuten autoarekin. Batek sorbalda mindu zuela etataxian bueltatu behar izan zutela jakinarazi du Etxeratek.
euskal presoak
Istripua izan dute preso bat bisitatzetik bueltan etxera zihoazen bi lagunek
Ramon Uribe Navarro Usurbilgo presoa bisitatzen izan ziren bi lagunak atzo. Bueltakoan Miranda Ebro inguruan izan dute istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu