Aurten ere Senpereko (Lapurdi) aintzirak hartuko du Herri Urrats Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia. Maiatzaren 11n izango da, Mende laurdena, bide erdia lelopean. Bertan aterako dituzten irabaziak, batik bat, Isturitze (Nafarroa Beherea) aldeko ikastola egiteko baliatuko dituzte. Angeluko (Lapurdi) ikastola berritzeko ere protestuko dute, eta beste batzuetan konponketak gauzatzeko.
Ez dute aurten kantarik atera Herri Urratserako, azkeneko hogei urteetako kantekin diskoa baizik.
Senpereko ibilbidean haurrentzat toki gehiago egongo da, eta harrera egokitu egingo dute.
Aurten harrera ofiziala goizeko hamarretan izango da, ez hamaiketan.
Euskara
Isturitze aldeko ikastola egiteko baliatuko dute aurtengo Herri Urrats
Maiatzaren 11n izango da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia, Senperen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu