Isurketa horiek nola arautu eta kontrolatu eztabaida iturri izan zen Europako Batasunean, eta 2005ean onartu zuten nola egin hori. Isurketen salerosketarako sistema jarri zuten indarrean Europako Batasuneko herrialdeek. Funtsean, sistemaren oinarria hau da: herrialde bakoitzak isurketa muga bat ezartzen die enpresa kutsatzaileei. Hauexek sartzen dira poltsa horren barruan: zentral elektrikoak, ikatz industria, porlan enpresak, findegiak, energia sortzaile handiak, industria astuna. Guztira, 12.000 enpresa daude sartuta sistema horretan. Eta, hain zuzen ere, enpresa horienak dira Europako Batasunak sortzen dituen berotegi efektuko gasen %42.
Ezarri zaion muga horretatik gora kutsatzen duenak zor bat hartzen du. Funtsean, hiru modu ditu hori ordaintzeko: jarri dioten kopurura iritsi ez den beste enpresa bati eros diezazkioke kutsatzeko geratu zaizkion eskubideak, bien arteko harreman zuzenaren bidez. Alegia, haien artean adosten dute salerosketaren prezioa eta baldintzak. Bestela, bitartekarien bidez egin daiteke salerosketa. Izan ere, badira isurketa eskubideak erosten dituzten pertsona eta erakundeak, bankuak, brokerrak, inbertsiogileak edo kutxak... Kasu horretan, bitartekariak zehazten ditu salerosketaren baldintzak, eta dagokion zatia irabazten du. Zorra pilatu duen enpresaren hirugarren aukera CO2aren burtsara jotzea da.
Salerosketa horren inguruan finantza merkatu indartsu bat sortu da, espekulaziorako tarte handia ematen duena. CO
Enpresek karbonoaren zorra kitatzeko beste modu bat ere badute, merkatu horretatik kanpo; alegia, gas murrizketen kreditu edo ziurtagiriak lortzea. Funtsean, garapen garbiko proiektuetan parte hartzea esan nahi du horrek. Alegia, enpresek basoberritze proiektuetan, energia berriztagarriak sustatzen dituzten egitasmoetan edo horrelakoetan parte hartzen badute, ordaindu behar dituzten CO