2006ko Munduko Kopa

Italia txapeldun

Penaltietan. Italia penaltietan gailendu zitzaion Frantziari. Italiak zegozkion bostak sartu zituen Frantziak, berriz, bat huts egin zuen. Azken lau urteetako partida onena izan behar zuena ez zen partida ikusgarria izan. Zidanek ezin izan zuen bere futbol ibilbidea nahi bezela borobildu. Ezin izan eutsi eta luzapenean txartel gorria ikusi zuen Materazziri burukada bat emateagatik.

2006ko uztailaren 10a
15:53
Entzun
Italiak bere laugarren Munduko Kopa etxera eramatea lortu zuen atzo. Futbol ikusgarriarik egin gabe baina bere aukerak baliatuz. Aldapa gora jarri zen partida italiarrentzat lehen bost minutuetan. Materazzi izan zen atzoko finaleko protagonista nagusietako batek. Partida hasi bezain pronto lurrera bota zuen Malouda italiarren arean. Zidanek bota zuen penaltia eta larrutik sufriarazi zituen Frantziako jarraitzaileak. Panenka erara bota zuen penaltia; baloiak langa jo zuen eta ozta ozta sartu zen baloi.

Baina frantziarren pozak ez zuen gehiegai iraun. Hemezortzigarren minutuan Materazzik, berriro ere protagonista, banakoa jarri zuen markagailuan buruz egindako gol eder batekin. Berdinketaren ondoren, berriro hasi zen partida eta bi taldeek izan zituten aukerak.

Galdu egin bazuen ere, Frantziak partida polita egin zuen. Bigarren zatian Italiak baino joko politagoa egin zuen, Zidane eta Henryren eskutik Frantzia izan zen nagusi berdegunean.

Hala ere, ez Frantziak ez Italiak ez zuten markagailua aldatzea lortu eta luzapena jokatu behar izan zuten. Luzapena bukatzear zela, eta penaltiak hurbil zeudela Zidanek 'burua galdu' eta buruakada bat eman zion bularrean Materazziri eta txartel gorria ikusi zuen. Zidanek ezin izan zuen bere futbol ibilbidea nahi bezala borobildu.

Penaltietan, Italiak ez zuen hutsik egin. Ez zuen jaurtiketa bat bera ere huts egin, bostak barrura. Frantziak, berriz, jaurtiketa bat huts egin zuen. Trezeguetek ez zuen bere aukera baliatu. Horrenbestez, 2006ko Munduko Kopa Italiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.