Erroman Espainiaren aurka protesta egiten ari ziren hamahiru euskal gazte independentista atxilotu ditu gaur goizean Italiako Poliziak, eta arratsaldean aske utzi dituzte. Gazte haietako lau kateatu egin dira Espainiako enbaxadaren atariko hesian, eta orduan atzeman dituzte. Ondoren, besteak. Hain zuzen, Europan egiten ari ziren bira gaur ziren bukatzekoak -maiatzaren 1ean hasi zuten, Suitzan, Herrien Europa gazte eta errebeldea lelopean, eta hogei herrialdetan ibili dira-.
Poliziak sei italiar ere atxilotu ditu. Euskal herritarrei babesa ematera joanak ziren horiek. Guztiak Erromako polizia etxera eraman dituzte, eta denak geratu dira libre.
Estado español, Estado terrorista (Espainiako Estatua, estatu terrorista) eta Freedom for the Basque Country (Askatasuna Euskal Herriarentzat) leloak zeuzkaten pankartak erakutsi dituzte. "Hemen Espainia eta Frantzia dira terroristak, herri honen aurka daramaten bide errepresibo zoroagatik", esan du Jon Telleria gazteen bozeramaileak.
Atxiloketak
Italiako Poliziak gaur atxilotutako 13 euskal gazte independentistak, aske
Erroman Espainiako enbaxadaren atariko hesian kateatu egin dira haietako lau, eta besteak ere protesta egiten ari ziren. Sei italiar ere atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu