Itoizk urtegia

"Itoitzen gertatzen dena salatzeko" manifestazioa gaur Iruñean

'Irati salba dezagun; Itoitz gelditu' lelo hartuta, manifestazioa egingo da gaur arratsaldean Iruñean, Itoizko Koordinakundeak antolatuta. Hain zuzen ere, "Itoitzen gertatzen ari dena" salatu nahi dute ekimenaren bidez: "Espainiako Ingurumen Ministerioak informazioa ezkutatzen duela; segurtasun arazo larriak badirela; urtegiaren arduradun publiko guztiak isilik geratzen direla...", agertu dute Koordinakundeko kideek. Seietan abiatuko da autobus geltokitik.

2004ko ekainaren 19a
13:13
Entzun
Itoizko Koordinakundeak urtegiaren aurkako elkarretaratzea antolatu du gaurko. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da autobus geltokitik, rati salba dezagun; Itoitz gelditu lelopean.

«Manifestazioaren bidez Itoitzen gertatzen ari dena salatu nahi dugu: Espainiako Ingurumen Ministerioak informazioa ezkutatzen duela; segurtasun arazo larriak badirela; urtegiaren arduradun publiko guztiak isilik gelditzen direla; hori guztia salatu nahi dugu Iruñeko karriketan», azaldu du Itoizko Koordinakundeko kide eta Itoizko herritar Patxi Gorraizek egunotan.

Urtegiaren hormaz haratago bizi den jendea gogora ekarri du, halaber, Gorraizek, eta haien bizitza arriskuan dela azpimarratu du: «Urtegiak jartzen ditu arriskuan».Segurtasunarekin kezkatuta diren herritarrei, urtegiaren aurka diren guztiei, eta «legearen defendatzaileei» dei egin die Gorraizek, gaurko manifestazioan parte har dezaten. Urtegia gelditzeko beharra azpimarratu du koordinakundeko kideak, «arazo gehiago sor ez dezan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.