Itoizko urtegia

Itoizko koordinadorak urtegian pitzadura berriak agertu direla salatu du

Itoizko koordinadorako bozeramale Jose Luis Beaumontek salatu duenez, presan gero eta pitzadura gehiago daude. Pitzadurak zementoarekin tapatzen ari direla azaldu du, eta salatu duenez, lan hori urtegia hustu gabe ari dira egiten. Presa ez hustearen arrazoia arazoa estaltzea dela esan du Beaumontek. Arazoa "larria" dela azpimarratu du, naiz eta gizartearentzat ezezaguna izan.

2004ko ekainaren 10a
15:41
Entzun
Pitzadurak estaltzeko beste hilabete batzuk beharko dituztela azaldu du Beamountek, eta lan hori egiteko urtegia betetzeari utzi egin ziotela gaineratu du. Bere iritzian, betetzen jarraitu ez arren lan hori presa hustu gabe egiteko arrazoi nagusia arazoak tapatzea da.

Espainiako Ingurumen Ministerioak ez dietela presaren egoeraren inguruko informaziorik ematen salatu dute, eta gaineratu dutenez, Ministerioa etengabeko "salbuespen egoeran" dago. Horretaz gain, oraingo Ministerioan PPkoek egiten zuten bezala, "ezkutaketa politika" erabiltzen dela salatu dute.

"Egia" jakin arte lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, eta egoera salatzeko manifestazioa deitu dute hilaren 19rako. Manifestazioa arratsaldeko seietan abiatuko da Iruñeako autobus geltokitik.

"Ez dago pitzadura bakar bat ere"

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) iturriek esan dutenez, berriz, urtegian ez dago pitzadura bakar bat ere. Gainera, lanak aurreikusita bezala doazela esan dute, eta orain, froga epean daudela, aurreikusita bezala.

Zementoa sartzen ari direla aitortu dute, baina hori presa guztietan egiten dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.