Itoizko Koordinakundeak ezagutarazi du beste bi lurrikara gertatu direla urtegiaren inguruan. Asteartean sumatu zituzten biak. Bat gradu batekoa izan zen, eta bestea, berriz, 1,3koa. Lehenengoa Santa Fe herrian gertatu zen, urtegitik bost kilometro ingurura, eta, bigarrena, berriz, Agoitzen, urtegitik hiru kilometro eskasera. Espainiako Geografia Institutuak jaso du azken bi lurrikara horien berri.
ITOIZKO URTEGIA . Beste bi lurrikara gertatu dira Agoitz inguruan, urtegitik kilometro eskasera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu