Ingurumena

Itoizko urtegia betetzen hasi zirenetik 500 lurrikaratik gora dagoeneko

Bart Lizoainen izan da, 0,8 gradukoa. Itoizko Koordinakundeak "urtegia kontrolpean berehala eta erabat hustu" dezatela eskatu dio Espainiako Ingurumen ministroari.

2007ko martxoaren 5a
16:25
Entzun
Bart Itoizko (Nafarroa) urtegiaren inguruan beste lurrikara bat gertatu da, Itoizko Koordinakundeak jakitera eman duenez. Lizoainen eduki da epizentroa, urtegitik zazpi kilometrora, eta 03:22an gertatu da. Richter eskalan 0,8 gradukoa izan da.



Hain zuzen, gaurkoarekin urtegia betetzen hasi zirenetik 535. lurrikara izan dira dagoeneko, koordinakundearen datuen arabera. "Urtegia kontrolpean berehala eta erabat hustu" dezatela eskatu dio Cristina Narbona Espainiako Ingurumen ministroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.