Itoizko Solidarioak taldeak Itoitz-Esa txirrindulari martxa aurkeztu du gaur. Ostegunetik igandera bitartean egingo dute eta Itoizko urtegia eta Esako urtegiaren zabaltzea salatzea dute helburu. Antolatzaileen esanetan, "horiek dira gehien mehatxatzen gaituzten"hidrologia proiektuak. Jakitera eman dutenez, besteak beste, " triskantza ekologiko larri eta itzulezina, herri eta eskualde zabaletako ezabatze erabatekoa eta auzitegietan zigortu gabeko ustelkeria kasu sinesgaitzak" eragin dituzte. Halaber, bi proiektuek inguruan kokaturiko herrientzat "arrisku larria" dakartela nabarmendu dute.
Agoitzetik Zangozara
Ostegun arratsaldez Iruñetik autobusez ekingo diote bidaiari,Agoitzeraino.Itoizko urtegia bisitatuko dute eta biharramunean Zangozara joango dira txirrindaz. Larunbatean, Esako urtegiaren inguruan bazkalduko dute.
Itoizko txirrindulari martxa
Itoiztik Esara txirrindulari martxa egingo dute ostegunetik igandera
Itoizko Solidarioak taldeak txirrindulari martxa aurkeztu du Itoizko urtegiaren, eta Esako urtegiaren zabaltzearen aurka. Iruñean elkartuko dira ostegunean eta igandera bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte ibilbidearen gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu