Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, negu honetan izandako itsas denboraleen eraginez 14 milioi euroren galerak izan dira Bizkaiko kostaldean. Azkeneko egunetako kalteak zenbatzea falta denez, kopurua 15,5 milioi eurora igo daitekeela iragarri du Jaurlaritzak. Bermeon izan dira kalte handienak; galerak 7,6 milioi ingurukoak dira. Kaian izan dira kalte handienak Bizkaiko herri horretan.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregi Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin eta Espainiako Kosta Zuzendaritzako arduradunekin bildu da gaur Bilbon, kalteen balantzea egiteko.
Atzo Jaurlaritzak esan zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean izandako kalteak konpontzeko 23 milioi euro inguru beharko direla.