Itsaso Torregrosa Burlatako (Nafarroa) gaztea 30.000 euro ordainduta libre geratuko da, gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Iazko azaroan atxilotu zuten beste 33 gazterekin batera, Segiko kide zirelakoan, eta inkomunikazio aldian torturak salatu zituen. Soto del Realeko espetxean kartzelaratuta egon da harrezkero.
2009ko operazio hori Fernando Grande-Marlaskak Segirekin lotuta urtebetean egin dituen hiruetatik lehenengoa izan zen. Azkena aurreko astean egin zuen, eta sei gazte espetxeratu ditu Segiko kide direlakoan. Guztieran ere ohikoak izan dira tortura salaketak.
EUSKAL HERRIA
Itsaso Torregrosa libre aterako da 30.000 euroko bermea ordainduta
Iazko azaroan atxilotu zuten Segiren aurkako polizia operazioan, Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu