Itsasontzi handi batek 25 zilindro poliester galdu ditu gaur goizean Bermeoko (Bizkaia) kostatik gertu -39 zeramatzan-, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak arratsaldean jakinarazi du 22 berreskuratu dituztela.
Itsasora atera edo aterako diren ontziei zama jotzeko arriskua dutela ohartarazi die goizean. Izan ere, itsas azpian daude erretiratu gabeko zilindroak, ez dira ikusten bertara heldu arte, eta horrek istripu arriskua areagotu egiten du, Jaurlaritzaren arabera.
Bermeo ondora ere heldu dira: Ibarrangelura eta Mundakara, eta horietako bat Laida hondartzara iritsi da. Sei metro dira luze, eta bi eta erdi zabal.
Ertzaintzak eta Itsas Salbamenduak piezak erretiratzeko arazoak dituztela aitortu dute, poliester zatiek asko pisatzen dutelako. Materiala ustez Bizkaiko enpresa batentzako zen.
Gaur goizeko bederatziak aldera izan da ezbeharra; itsaso kolpe baten ondorioz erori dira itsasora piezak.
gizartea
Itsasontsi handi batek Bermeotik gertu galdutako poliester zati ia denak berreskuratu dituzte
Itsas kolpe baten ondorioz jausi zaizkio 25 zilindro, sei metro luzekoak. Hiru falta zaizkie jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu