Ghana
Itsasontzi bat hondoratu da Ghanan eta 120 lagun desagertuta daude
CNN kateak aipatutako polizia iturrien arabera, 150 lagun inguru zeramatzan itsasontzia hondoratu da Ghanako (Afrika) Volta lakuan. Antza denez, polizia iturrien arabera 120 pertsona ito egin dira.
Kwesi Ofori Ghanako poliziako bozeramaileak adierazi duenez, joan den larunbatean izan zen istripua. Ezbeharra gertatu zenean, itsasontzian 150 lagun zihoazen. Poliziak emandako datuen arabera 120 lagun hil dira eta beste 30 onik atera dituzte. Oforiren hitzetan salbamendu taldeak lanean ari dira oraindik. Gaineratu duenez, itsasontziak 70 lagun eramateko baimena bakarrik zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu