itsaspekoa

Itsaspeko bat hondoratuta dago Ozeano Barean, eta zazpi marinel errusiar harrapatuta daude barnean

Zazpi marinel errusiar harrapatuta daude Ozeano Barean hondoratu den itsaspeko batean. Itsas mailatik 190 metrotara dago urpekontzia, eta 24 ordurako oxigenoa besterik ez zaie geratzen, Errusiako Pazifikoko Ontzidiak adierazi duenez. Errusiako Marinak laguntza eskatu die AEBei erreskatearen zailtasuna dela-eta.

2005eko abuztuaren 5a
19:42
Entzun
Istripua Kamchatka penintsulatik gertu gertatu da, eta itsaspekoa itsas mailatik 190 metrotara dago. Zazpi marinel daude barnean harrapatuta, et a 24 ordurako oxigenoa baino ez zaie geratzen. Errusiak laguntza eskatu die AEBei erreskatearen zailtasunagatik.

Hainbat itsasontzik eman diete hasiera erreskate lanei. Itsaspekoa hondarpe batera eraman nahi dute. Errusiako Ontzidiaren Estatu Nagusiko buruzagiorde Vladimir Pepeliayevek adierazi duenez oraindik “goiz” da itsaspekoa leku seguru batetara eramatea lortuko dutela esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.