Itunik gabe geldituko dira Nafarroan sexuaren arabera bereizten duten eskolak

2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Dirurik ez, sexuaren arabera ikasleak bereizten dituzten ikastetxeentzat. Nafarroako Parlamentuak legea onartu du neskak eta mutikoak bereizten dituzten eskolei Nafarroako Gobernuaren diru laguntza jasotzeko duten hitzarmena kentzeko. Ezkerrak proposatu du testua, eta PSNren eta Bilduren babesa jaso du. UPNk eta PPNk, berriz, kontrako boza eman dute. «Hitzarmenik gabe, ez dago askatasunik», erran dute alderdiok.

Lege berriaren arabera, sexu bakar bateko ikasleak onartzen dituzten, edo ikasleok sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeek ezin izanen dute ituna izan gobernuarekin. Legeak salbuespen bat egiten du, eta, hari esker, jada matrikulatuta dauden ikasleek eskolan jarraitzen duten bitartean, laguntza jaso ahal izanen dute zentroek. Gerora, ordea, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.