Osasuna

Iturriko ura ez edatea aholkatu dute Usurbilen

Gastroenteritisak jota daude Usurbilen bizi diren 3.000 lagun inguru. Norovirus bat atzeman dute.

Usurbilgo irudi bat. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 17a
10:01
Entzun

Xabier Arregi alkateak bandoa kaleratu du, eta gaixotasuna zerk eragin duen aztertzen ari diren bitartean badaezpada iturriko urik ez edateko gomendioa eman du. Añarbeko ura edan dutenak ez ezik, beste toki batzuetako ura edan dutenak ere gaixotu direnez, arazoa ez zuela urak ekarriko uste zutela esan du Arregik goizean, baina, Osakidetzak eguerdian zabaldu duen oharraren arabera, Norovirus bat atzeman dute, eta "uraren kutsaduraren arrazoiak" aztertzen ari dira orain.

Alkateak nabarmendu du gaixoak sendatzen ari direla, eta ari dela pasatzen bolada. Osakidetzak ere lasaitasun mezua eman du. Gastroentiritisa hiru bat egunean sendatzen dela gogora ekarri du. Buruko mina, tripakoa, beherakoa eta gonbitoak eragiten ditu. Kasu batzuetan baita giharretakoa ere. Iturriko urik ez edateko, eta eskauk zein jende askok erabiltzen dituen lekuak garbi mantentzeko agindua eman dute, batik bat kontaktu gunean.

Joan den astelehenaz geroztik Usurbilen artatu dituztenen %30 gastroenteritisagatik izan dira, eta hori "salbuespenezkoa" dela azpimarratu du Osakidetzak. 3.000 lagun gaixotu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.