MARKEL OLANO
«Bakea lortzeko beste aukera baten aurrean gaude»
Gipuzkoako diputatu nagusiaren arabera, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko bidean «urrats garrantzitsua» da adierazpena. Hala ere, ez dituela «gizartearen gehiengoaren itxaropenak betetzen» nabarmendu du. Era berean, eragile guztiei eskatu die «sortu den aukera» ez galtzeko. «Guztion ardura da eraitsitako komunikazio eta elkartasun zubiak berreraikitzea».
ELA
«Egoera hau behin betikoa izan dadin lan egin behar du Espainiako Gobernuak»
ELAren aburuz, ETAren adierazpenak bakea lortzeko aukera berri bat sortu du. Hala, Espainiako Gobernuari dei egin dio lan egin dezan «distentsio egoera»behin betikoa izan dadin. Besteak beste, Zapateroren gobernuari aldaketak eskatu dizkio espetxe politikaren alorrean, eta ezker abertzalearen legalizazioa exijitu du.
LAB
«Bultzada erabakigarria da gatazka politikoa gainditzeko»
ETAk «eman duen pausoaren garrantzia» nabarmendu du LABek. «Gure ustez, ETAk traszendentzia handiko konpromisoak hartu ditu, eta bultzada erabakigarria eman dio Euskal Herrian hamarkadetan indarrean den gatazka politikoa gainditzea ahalbidetuko duen prozesu demokratikoari». Agiriaren aurrean ikuspuntu «immobilista» agertu duten eragileak «oker» daudela adierazi du eta arduraz jokatzeko eskatu die. «Ez dira arinkerietan aritzeko garaiak, une politiko honek eskatzen duen erantzukizunarekin jokatu eta lanari ekiteko momentua da». «Elkarlanerako garaia» dela nabarmendu du.
CCOO
«Su-eten egoera bermatzen du ETAren agiriak»
Argiak eta itzalak ikusi ditu EAEko CCOOk ETAren agirian. Nolanahi ere, erakunde armatuak su- eten egiaztagarria, iraunkorra eta orokorra aldarrikatu izana «albiste ona» dela adierazi du. «Su-eten egoera bermatzen du agiriak, eta horrek albiste ona izan beharko luke betiere ETAk onartuko balu planteamendu eta estrategia politikoak egitea soilik indar politikoei dagokiela», esan du komunikabideei igorritako oharrean. Sindikatuaren arabera, urrats bat gehiago egin beharko luke ETAk, eta armak behin betiko uzten dituela adierazi, «euskal gizarteak eta langileriak hala eskatzen diolako».
CONFEBASK
«Su-etena orokorra bada, estortsioek eta mehatxuek amaitu behar dute»
Confebask EAEko enpresarien konfederazioak dio su-etena orokorra bada ETAk enpresarien gaineko «estortsioak eta mehatxuak» amaitu egin behar dituela. Confebaskek, baina, zalantzak ditu. «Indarkeriaamaitzeko pauso behin betikork ez du eman; beraz, zuhurtziaz jokatu beharra dago».
AAM
«Errepresio estrategia alboratzera behartu behar ditugu estatuak»
ETAk hartutako erabakia dela eta, «baikor» azaldu da AAM Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar duela nabarmendu du, eta bide horretanurratsak egin direla gogoratu du. «Eragileen arteko akordioek, herritarren mobilizazioak, ETAren erabakiek eta nazioarteko eragile eta norbanako hainbaten esku hartzeak prozesu demokratikoaren oinarria jarri dute». Aldiz, Espainiako eta Frantziako estatuek «errepresioaren» bidetik jarraitu dutela salatu du. Indarkeriarik gabeko egoera bermatze aldera, «ausardiaz jokatzeko» eskatu die bi estatuei. «Errepresio eta konfrontazio estrategia alboratzera behartu behar ditugu estatuak, eta prozesu demokratikoan bestelako jarrera bat hartzera bultzatu».
PAUL RIOS
«Bake prozesuan aurrera egiteko eragozpenakkentzen ditu agiriak»
ETAren agiriari buruz irakurketa baikorra egin du Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak ere. «Errealista izanda, agiri hau baloratu egin behar da, biolentzia ezaren egoera indartzen duelako eta bake prozesuan aurrera egiteko eragozpenak kentzen dituelako». Riosek nabarmendu du testuak «elementu berritzaileak» dituela. «[ETAk] dio protagonismoa alderdi politikoena eta herritarrena dela». Riosek jakinarazi duenez, erakunde armatuaren agiria bidali dio Brian Currini, nazioarteko bitartekariekin batera azter dezan.
BAK
«ETA desagertzeko eskatu du gizartearen gehiengoak»
ETAren adierazpena ez dela nahikoa adierazi du BAK Bakearen Aldeko Koordinakundeak. «ETA baldintzarik desagertzeko eskatudu gizartearen gehiengoak, eta horren inguruan agiriak ez du ezer argitzen». «Berriz ere presioa eta mehatxuan oinarritutako estrategia bat iragarri du ETAk».
ANGEL JUANES
«Ez du batere eraginik izango Auzitegi Nazionalean»
Espainiako Auzitegi Nazionalak orain arteko bidean jarraituko duela berretsi du Angel Juanesek, auzitegiko presidenteak: «Meniak ez du batere eraginik izango». Haren esanetan, Zuzenbide Estatuari soilik jarraitzen dio Auzitegi Nazionalak.
MAITE PAGAZAURTUNDUA
«ETAk iragarpen bakarraegin dezake: desagertu eta terrorearen historia gaitzetsi»
ETAren su-eten adierazpenak ez duela erantzunik merezi esan du FVT Terrorismoaren Biktimen Federazioko presidente Maite Pagazaurtunduak. Haren iritzian ETAk iragarpen «bakarra» egin dezake: «Desagertu eta terrorearen historia gaitzetsi». ETAren amaiera inolako «inpunitate judizial eta historikorik» gabe eman behar dela dio. «Presoei ematen zaizkien abantaila bereziak amaitu behar dira».
EUSKAL HERRIKO GOTZAINAK
«ETAren amaierak exijentzia morala izan behar du»
ETAren amaiera «exijentzia morala» da, Hego Euskal Herriko gotzainen arabera. Agiri batean indarkeria pairatu duten guztien izenean Jainkoari otoitz egiteko eskatu dute.