Itxarote zerrendak gutxitzeko plana aurkeztu du Verak
IRUÑEA. Nafarroako Osasun Departamentuak 2015era bitarte itxarote zerrendak murrizteko plana aurkeztuko du. Marta Vera kontseilariaren arabera, plan horren ondorioz, abisurik eman gabe medikuarekin zuten hitzordura agertzen ez diren eriak itxarote zerrendetatik at geratuko dira. Gainera, osasun langileen jarduna luzatuko denez, ordu gehiagoan eskainiko dute zerbitzua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu