Itxi egin dute Barbaringo bikotearen aurkako auzia
IRUÑEA. Nafarroako Auzitegiak behin betiko itxi egin du Maria Angeles Germanen heriotzagatik auzipetutako Barbaringo senar-emazteen kontrako prozesua. German, 44 urtekoa, Urbiolan bizi zen, eta 2010. urtean desagertu egin zen. Ikerketaren harira, senar-emazteok inputatu egin zituzten, desagertzearekin zerikusia izan zutelakoan. 2011ko urtarrilean, Germanen autoa agertu zen, ibai ertzean. Istripu baten ondorioz hil zen. Auzia itxi du epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu