Arte Ederretako Asanbladak Sustatu.com Interneteko albistegiaren bidez jakinarazi duenez, Bologna planaren aurka itxialdia egiten ari dira fakultatean. Zehazki, eraikineko hallean daudela agertu dute, eta 70 bat lagun batu direla. Gainera, ate-irekien garaia denez, hainbat ekintza egingo dituzte ikasleek, hala nola, hiltzaldiak eta performance-ak. Lau egunez egongo dira fakultatean itxita.
Funtsean, Bologna planak hezkuntzaren "globalizazioa, pribatizatzea, merkantilizatzea eta garestitzea" dakar ikasle horien iduriko, eta egitasmoa hori indarrean jartzea "inposiziotzat" jo dute.
Unibertsitatea
Itxialdia egiten ari dira EHUko Arte Ederretako fakultatean Bolognaren kontra
Plan horrek ikasketen "globalizazioa, pribatizatzea, merkantilizatzea eta garestitzea" ekarriko duela diote. 70 bat lagun ari dira protesta ekitaldian parte hartzen. Lau egunez egingo dute itxialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu